Euskal langile mugimenduaren eta Euskadiko CCOOren historia era zehatzean mantendu eta zabaltzea da Jose Unanue Fundazioaren helburuetako bat. Fundazioan, hasieratik, lan egin dute dokumentazioa zein langile komisioetan hasieran militante izan ziren pertsonen testigantzak jaso eta gordetzeko.
Duela hiru urte eta langile mugimenduaren historia jende gehiagorengana iristeko helburuarekin, batez ere gazteengana, langile borrokaren espazioetatik barrena ibiltzea ahalbidetzen duen aplikazioa sortu dugu. Aurreko hiru urteetan hiru ibilbide sortu ziren, Altzairuzko Ibaia, Burdinazko Mendiak eta Askatasun Guneak. Aurten bi bide berri egiten ari gara, bat Bilbo inguruetatik eta besteak langileen Gipuzkoan barrena murgilduko gaituena. Esperientzia hauen bitartez gizarte justizia eta duintasunaren alde borrokatu zuten emakume eta gizonezkoen istorioa kontatu nahi dugu.
Gaur gara, orduan, gaur ditugun eta batzuk zalantzan jartzen dituzten eskubideen alde borrokatu zuten pertsona haiei esker. Gure aldetik horrelako ekimenekin langile klaseak egindako lana gogorarazteko balio du eta hau iruditzen zaigu haien borroka eskertzeko erarik onena.
Iruzkin bat utzi