2012tik eta langile mugimenduaren historia ahalik eta jende gehiagorengana hurbiltzeko eta batez ere pertsona gazteenengana, langile borrokaren espazioak ezagutzeko aukera ematen digun aplikazio bat sortu dugu. 2012 eta 2013an hiru ibilbide sortu ziren: Altzairuzko Itsasadarra, Burdinezko Mendiak eta Askatasun Guneak. 2015ean beste bi ibilbide prestatu ditugu: Bilboko hiribilduan zeharrekoa, lehena, eta Gipuzkoa langilera eramaten gaituena, bestea. Esperientzia hauen bitartez, ibilbide hauetan duintasuna eta justizia sozialaren alde borrokatu zuten gizon-emakumeen historia ezagutarazi nahi dugu.

www.unanuefundazioa.org/itinerarios