José Unanue Fundazioaren helburu eta funtsak
Analisia, ikerketak, eztabaidak, ekonomiaren inguruko prestakuntza eta zabalketa ekintzak, jendartea, lan harremanak, sindikalismoa, gizarte babesa, zerbitzu publikoak, Euskadiko erakundeak eta horiek Estatua, Europa eta munduarekin dituzten harremanak sustatzen ditu Fundazioak.
Gobernu organoak
- Patronatua
- Lehendakaria: Mª Cruz Vicente
- Idazkaria: José Mª García
- Diruzaina: Sabino Santolalla
- Bokalak
- Guillermo Jubierre
- Goio Martin
- Sabin Zubiri
- Zuzendaria
- Oskar Arenas Velasco
José Unanue
Jose Unanue Bizkaiko Labe Garaietako langilea zen eta frankismoa bitarte bere bizitza langileen lan baldintzak hobetzeko eta askatasun demokratikoen aldeko borrokan eman zuen, horregatik eman zituen hainbat urte espetxeratuta. Langile Komisioak sortuko zuen Euskadiko langile mugimendua sustatu zuenetako bat izan zen.
Sindikatua hazten lagundu zuten bere ekintzaren inguruko hausnarketa eta borrokarako grinak, nortasuna eman zion sindikatuari, euskal nazio eta klaseko erakunde izaeran murgildu zuen. Horregatik hautatu dugu fundazioari izena emateko, hausnarketa horrekin jarraitu nahi dugulako eta orokorrean euskal gizarteko langile guztiekiko konexioa errazteko.